ikastolako akordioak
INTXIXU IKASTOLAKO INGURUMEN PROIEKTUA
1.”ESKOLAKO AGENDA 21”
Intxixu herri Ikastetxea, Bilboko San Inazio auzoan kokatua dago. Ikastetxeak 350 inguru ikasle eta 28 irakasle ditu gaur egun. Ikastola 1997 ikasturtetik ingurumen hezkuntzarako proiektua garatuz joan da.
Ingurumen Heziketa Proiektua honek arazo zehatzak konpontzeko markoa izan nahi du, beraz, ikastola eta ikastolako ingurua hobetzeko tresna da.
2004-2005. ikasturterako Bilboko Udalatik Eskolako Agenda 21 egiteko gonbidapena izan genuen. Interesgarria iruditu zitzaigun proiektuan parte hartzea, ikastolako Ingurumen Proiektuarekin bat zetorrelako eta ingurumenaren arazoak ulertzera eta konpontzera bideratutako ingurumen-hezkuntza praktikoa eta esanguratsua bideratu zitekeelako.
Bilbon eta gure
ikastetxearen inguruan ondorengo ingurumen-arazoak eta baloreak suma ditzakegu:
• Trafikoa eta mugikortasuna.
• Zarata.
• Hondakinen kudeaketa: papera, plastiko, pilak, tonerra, tintak...
• Baliabidea naturalen kudeaketa: ura, energia.
• Biodibertsitatea eta espazio naturalak: ikastolako orubea, baratza,
lorategia, espazio publikoak eta erabilpena...
2.INGURUMEN BATZORDEA
Proiektua garatzeko batzorde ezberdinetan antolatzen gara: Ikasleen Batzordea, gurasoena eta klaustroa. Hau guztia lotu eta koordinatzeko Inguruemen Batzordea osatzen da. Bi koordintzaile daude. Hauek ez irakasleekin lan egiten dute ere.
2.1. IKASLEEN BATZORDEA
• LH-ko
gela bakoitzak ordezkari bat izango du.
Lehenengo zikloan, bi ordezkari egongo dira.Besteen kasuan,hau da, bigarren
eta hirugarren zikloetan,bi aukeratuko dira (ordezkaria eta ordezkoa), baina
bat bakarrik joango da batzarretara.
• Batzordea lanaren arabera elkartuko da.
• Batzarrak asteazkenetan izango dira 12:30etan liburutegian eta aldez aurretik abisatuko da.
• Ordezkariek ohar bat eramango dute etxera baimena eskatuz.
• Irakasleek denboralditxo bat eskaini behar diete ordezkariei haien funtzioa betetzeko.
3.AKORDIOAK
Akordioak eta leku desberdinak txartelen bitartez desberdinduko ditugu. Behar izanez gero, proiektuaren arduradurdunari eskatu eta eskuratuko zaizkizue.
3.1.URA hobeto erabiltzeko akordioak
•
Iturria edo komuneko tanga txarto dagoenean atezaintzan esan konpon dezaten.
• Iturriak ondo itxi.
• Haginak garbitu bitartean, ez utzi txorrota zabalik.
• Ez bota zikinkeririk edo zaborrik komunetan.
• Erabili ura behar duzunean, baina ez jolasteko.
• Jantokian soberan gelditzen den ura erabili landareak ureztazeko.
• Komunetan ura aurrezten duten tangak eta txorrotak jarri.
• Uretako animaliarik badaukazu, ontzian filtroa jarri.
• Uraren presioa neurrian jarri.
• Euri ura bildu ortua ureztatzeko.
3.2.PAPERA
HELBURUA
Geletan gogoratu zer garrantzi duen berziklapenak eta berrerabilpenak.
PAPERA ETA DIRU GASTUA MURRIZTEKO AKORDIOAK
•
Klaseetan ontziak ipini papera botatzeko eta berrerabiltzeko.
• Zirriborroak egiteko papea berrerabili.
• Folioak bi aldeetatik erabili.
• Fotokopiak bi aldetatik erabili.
• Neurri desberdinettako libretak egin oharrak etxera edo beste nonbaitera
bialtzeko.
3.3.TXOKO BERDEA
Gelako apalategi edo baztertxo batean sortuko dugu “Txoko berdea”. Han, umeek zaintzeko landareak, hondakinak desberdintzeko ontziak eta ingurumenarekin lotutako informazioa jasoko dugu.
3.3.1.HONDAKINAK
Gela guztietan hiru ontzi izango ditugu hondakin mota desberdina bereizteko. Hau da: zabor organikoa, papera eta plastikoa.
3.3.2.LANDAREEN TXOKOA
Beste betebehar bezala arduradun bat aukeratuko dugu landareak ureztatzeko,zaintzeko,etabar.
4.BATZORDEKO INFORMAZIO JASOKETA
Irakasleok, Ingurugiro Batzordeko batzarren laburpena e-mailez jasoko dugu.Beraz,adi egon eta korreoa begiratu!