2006-2007 ikasturteko IKASLEEN BATZORDEAK
1. BATZARRA
Gaiak:
1. Partaideen aurkezpena
2. Ikasturterako lan proposamena eta antolaketa.
3. Ikastolako diagnostikoa egiteko lan antolaketa.
BILERAREN LABURPENA:
1. Gela ezberdinetako ordezkariek bere burua aurkeztu dute, batzordea ondoko ikasleek osatzen dutelarik:
1.MAILA A.......… MIKEL TORRES. eta OLATZ
OROKIETA
1.MAILA B .............OLATZ BASABE eta ENDIKA BENITEZ
2.MAILA A............ ZIHARA ABOITIZ eta ARITZ CALVO
2.MAILA B............. AIZEA IÑIGUEZ eta ANDER MARTÍNEZ
3.MAILA A............. JAGOBA GOIRI - XABIER PRADA
3.MAILA B ……… IKER GUTIÉRREZ - LANDER VALTIERRA
4.MAILA A…… ….ASIER PÉREZ- ANE MARTÍNEZ
4.MAILA B ……… IKER ETXEBARRIA - MAITANE SILVA
5.MAILA A …..........PEIO OLEAGA - JONE GARCÍA
5.MAILA B...............GARAZI LÓPEZ DE ABERASTURI - IZASKUN OLEAGA
6.MAILA A ……… JOSU NÚÑEZ - OIER ITURRIAGA
6.MAILA B ..............IRATI ROYO - ALBA RODRÍGUEZ
2. - Antolaketa:
• Hamabostean behin batzartuko gara, beti
ere, lanaren arabera.
• Ordezkarientzat koaderno eta boligrafoa erostea onartzen da,gelan ez
badaude aurreko urteetan erabilitakoak.
• Irakasleek denboratxo bat eman behar diete ordezkoei, haien funtzioa
betetzeko.
Hamabostaldirako lan proposamenak:
• Materialak gordetzeko eta proposamenak,
bete beharrekoak, informazioa, akordioak ... biltzeko, gela guztietan txoko
berde bat antolatu behar dela gogorazten da.. Txokoa gelako apalategi edo baztertxo
batean egon daiteke.
• Hala ere,”Landareen txokoa” gelan kokatu behar da.Txoko
hau mantentzeko gela bakoitzean arduradunak izendatuko dira.
• Gogoratu gela guztietan birziklatzeko ontziak egon behar direla: papera,
plastikoa eta organikoa dena.
• Ura eta papera murrizteko akordioak gela guztietan egon behar dira.
• Aurtengo ikasturterako lan arloa “ HONDAKINAK” izango da.
3.- Ikastola eta auzoko diagnostikoa egingo ditugu.
4.-Hondakinen maskotaren lehiaketa.
5.-Irakasleek informazioa emailez jasoko dute.
2. BATZARRA
GAIAK:
1. Birziklatzeko ontziak gelan prestatu eta
apaindu
2. Landareen txokoa eta txoko berdea gelan.
3. Maskotaren lehiaketa.
4. AGENDA 21erako karpetak.
5. Bookcrossing.
6. Gelan hondakinak murrizteko ideiak pentsatu.
PROPOSAMENAK:
1. Maila bakoitzak erabakiko du noiz eta zein
momentutan prestatu.
2. Gogoratzen dugu berriro martxan ipini behar dela eta arduradunak izendatu
behar direla.
3. Maskotaren lehiaketaren aurkezpena. Umeek hondakinak biltzen duen ontzi bat
asmatu beharko dute izenarekin batera.Otsailaren 12an , sarreran iragarriko
dugu eta martxoaren 5ean, astelehena, amaituko da epea . Jasotzaileak Marta
(HH) eta Txaro (3.maila).
4. Karpeta nortzuk behar duten apuntatzen dugu.
5. Bookcrossingen aurkezpena gelan.Hona hemen horri dagokion informazio laburra
umeekin komentatzeko:
Nazioarteko mugimendu bat da. Kontua da liburuak leku publikoetan UZTEA, beste pertsona batzuek irakurri ahal izateko. Liburu-trukaketaren bidez irakurketa sustatzeko bide bat da.
Tokiko Agenda 21eko Batzordetik jarraitu nahi dugu ekimen honekin Ikastolan.
Apalategia jarriko dugu ataripean, gure seme-alabentzako irakurgai egokiak egongo dira (0 urtetik 12 urte bitartekoentzat), baita helduentzako ere irakurgaiak edukiko ditugu.
Hala, ekimen honetan parte hartzeaz gain, BERRERABILPENA , hau da, gure ingurumena zaintzeko urrezko bost arauetako bat, landuko dugu.
3. BATZARRA
GAIAK:
1.-Landare eta txoko berdearen txartelen banaketa
2.-Maskotaren lehiaketa
3.-Foroaren data
4.-Fororako ordeakarien hautaketa
5.-Hondakinak murrizteko proposamenak
6.-Aztarna ekologikoa
PROPOSAMENAK:
1.-Txartelak banatzen dira.
2.-Gogoratzen da maskotaren lehiaketako marrazkiak Txarori entregatu behar dizkiotela
astelehenan.
3.-Udaletxean egingo den lehenengo foroa martxoaren 16an izango dela.
4.-Ordeakariak hautatzen dira.
5.-hondakinak murrizteko proposamenak.
6.-Etxeetara bidaliko inkesta bat eta horrela etxeko ohiturak eta jarrerak aztertuko
ditugu.
4. BATZARRA
GAIAK:
1.-Maskotaren lehiaketa
2.- Hondakinak murrizteko proposamenak
3.- Aztarna ekologikoa
4.-Zuhaitz eguna
5.-Beste batzuk.
PROPOSAMENAK:
1.-Sari banaketa martxoaren 30ean izango da.
2.- Hondakinak murrizteko proposamenak
• Papera alde bietatik erabili
• Gauzak ahal diren gehen berrerabili.
• Birziklatu eta berrerabili.
• Ostiraletan plastiko eta papera birziklatzeko kutxak hustu.
• Patioko paperaontziak erabili behar direla gogoratu.
• Gelan daukagun xaboi ontzia bota beharreran berriro xaboia bota.
3.-Inkesta bat pasatuko da gela guztietatik.Orijinala eramango dute umeek geletara.Tutoreak
atara behar ditu fotokopiak gelarako.Martxoaren 26an inkestak beteta jasoko
ditugu.
4.-Zuhaitz eguna martxoaren 30ean ospatuko dugu.Ingurumen Batzordeko ordezkariek
zuhaitza landatuko dute modu sinbolikoan.
Egun honetarako programa hau izango da:
o Maskota lehiaketaren sari banaketa.
o Zuhaitza landatu.
5.-BESTE
BATZUK
Honako behar hauek ikusten dira:
? LH 1eko pasabidean papera birziklatzeko ontzi bat ipini.
? Patioko berdegunean :
? Plastikoa botatzeko ontziak ipini (2 edo 3 jarri).
? Organiko botatzeko zakarrontzi gutxi daude. (3 gehiago beharko ziren).
? Zakarrontzietan poltsak ipini zarama ondo ateratzeko.
? Futbol zelaian plastikoa botatzeko ontzi bat jarri.
? Patio txikian organikoarako eta plastikorako ontzi bana ipini.
? Aparkalekuko iturrian:
? Iraupena luzatu.
? Ataskatzen da.
? Gogorregi botatzen du ura.
? Patioko bestaldeko iturria:ura kontrolatzeko neurriko aparatuko tapa itxita
egon behar du,jendeak mugitzen duelako.
? Birziklatzeko txokoan:
? Plastikoa birziklatzeko ontzi bat jarri.
? Kokapena aldatu:azkeneko ontzira ezin da ondo heldu eta besteak berehala betetzen
dira.