AGENDA 21 - ikastolako ingurumen proiektua


Udala eta CEIDA (eusko jaurlaritza) ingurugiro hezkuntzarako zentroarekin koordinaturik osatzen den plana jarraituz, epeka eta ardatz ezberdinetan ingurumenaren gaia ikuspegi jasangarritik lantzen du. Hau da; baratza, birziklapena, orubea eta zarataren ardatzetan ekintza ezberdinak landuz. Azken urte hauetan, AGENDA 21 delako proiektuan parte hartzen dugu eta bertan guneko beste ikastetxe eta Bilboko udalarekin gai baten inguruan aritzen gara lanean.
Lehena ura izan zen eta oraingoa hondakinak.

Helburu nagusia: Umeak ingurugiro gaietan kontzientziatzea eta apurka-apurka Ikastola gune ekologikoa bihurtzea. Lan dinamika ikasle, irakasle eta gurasoak dinamika jasangarrian biltzean oinarritzen da .

2009-2010 ikasturtea (kontsumoa)

Orain dela 6 urte martxan jarritako proiektua da agenda 21ekoa. 2004-2005 ikasturtean uraren gaia jorratu genuen, 2005-2006an hondakinak, 2006-2007 gai biak batu eta "zaborretik uretara" gaia sortu genuen. 2007-2008 ikasturteko gaia "aldaketa klimatikoa eta energia" izan zen eta 2008-2009 ikasturtekoa "kutsadura akustikoa" eta aurten "kontsumoarena" landuko dugu.

 

aurreko ikasturteak
aurtengo ekimenak
berriak-blog
ikastolako akordioak
ikasle batzordea