Nor Gara Gu

INTXIXU IKASTOLAren sorrera Euskara eta Euskal kulturaren alde lan egiten zuen Zubibarri taldeak bultzatutako ekimena izan zen. Haiek lortu zituzten lehenengo diruak (txosnen bidez) geroago lokala, irakasle eta gurasoak.

Intxixu Ikastola

1977ko urriaren 17an zabaldu zituen ateak elizako bi gelatxo prestatu ondoren. Bi andereño gazte eta adin ezberdinetako 23 haur hasi ziren.

 

 

 

 

INTXIXU izena:

Garai hartan Intxixu izeneko antzerki talde bat zegoen, oso kartel bizia egin zuten bere lana aurkezteko eta gure eskuetara heldu zenean Intxixuren esanahia begiratuta, jakin genuen, Oiartzun aldeko basoetan bizi omen ziren aztitxoak zirela; txikiak, bihurriak, langileak, magikoak... ikastolara etorri behar zuten umeak ere txikiak, bihurriak, langileak eta nolabait magikoak izan behar zutelakoan... ingurukoekin komentatu eta aurrera!